Buruntzako jaietan hainbat ekitaldi izan dira.
Asteazkenean hasi zituzten jaiak, krosa eta sagardo dastaketarekin. Buruntzako sagardo kuttunena lehiaketan Zabala sagardotegia izendatu zuten irabazle sagardozaleek euren botoen bidez.
Sagardo lehiaketako argazkiak ikusteko egin klik hemen.
Ostegunean festetako egun handia izan zen, San Roke eguna, eta auzotarrek Buruntza mendi magalean igaro zuten eguna. Antton Arruti eta Ion Beloki trikitilarien eta Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa izan zen goizean. Ondoren, toka txapelketa, Iñaki Murua garaile izan zelarik. Auzo bazkariaren ostean, trikitilarien eta bertsolarien saioa izan zen. Iluntzean, Ontza elkartera jaitsi ziren koadrilen afaria egitera.
San Roke eguneko argazkiak hemen.
Larunbatarekin eman zioten bukaera jaiei, Oilasko biltzaileen egunarekin. Goizean goiz oilaskoak bildu ostean, eguerdina oilasko jokoa izan zen eta arratsaldean mus txapelketa, Alain Patino eta Xabier Marzol irabazle suertatu zirelarik. Iluntzean, Gaztañaga sagardotegian bertso afaria izan zen, Amets Arzallus eta Andoni Egañarekin.
Mus txapelketako argazkiak ikusgai hemen.
Bertso afariko argazkiak hemen.