Andoaingo Herrira ekimenak jakinarazi duenez, Axier Oiarzabal, Ainhoa Ozaeta, Iñaki Igerategi, Ttintto Otaño eta Urtzi Azpiroz gose greban daude.
420 preso politiko inguru ekimen ezberdinak burutzen ari dira azken orduetan, gaixotasun larria eta sendaezian duen Iosu Uribetxeberriaren eta eri dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen egoera salatu eta beren berehalako askatasuna eskatzeko.