Gaueko bus zerbitzua, orduro Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abu. 7a, 14:46

Aurreko larunbatean Garayar konpainiak kudeatzen duen Urnieta-Hernani-Donostia gaueko bus zerbitzua indarrean jarri zen. Ordutegiak:

Aste Nagusia, abuztuak 11-18
Gauero ibiliko da autobusa:

  • Goizeko 03:00ak arte 15 minuturo.
  • Goizeko 04:00etatik aurrera orduro.

Abuztua eta iraila
Ostirala eta larunbata:

  • Urnieta-Hernani-Donostia: 23:00-06:00 artean orduro.
  • Donostia-Hernani-Urnieta: 23:30-06:30 artean

Otsailean eten zuten bus zerbitzua indarrean dago berriro ere. Urnietako aurreko asteko Udal batzarraldian zerbitzua martxan jartzeko eskaera egin zuten EAJk eta PSEk. Bilduk aurreratu zuenez akordioa laster isitear zegoen, eta halaxe gertatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!