Lehen Sagardo Azoka Donostiako jaietan, eskualdeko sagardogileen parte hartzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abu. 7a, 12:18

Donostiako Aste Nagusiarekin bat eginez, Euskal Herriko Sagardo Mahaiak lehen Sagardo Azoka antolatuko du Donostiako Katalunia Plazan (Gros). Azoka, iluntzeko 19:00etatik aurrera egongo da, egunero, zabalik abuztuaren 11tik 18ra.

Eskaintza gastronomikoari dagokionez: Bi gune bereiziko dira (zutik edo eserita afaltzeko tokiak), eta pintxoak (txorizoa, odolkia, bakailao tortila), razioak (bakailao tortila, bakailaoa saltsan, txuleta) eta postrea (gazta eta sagar dultzea) egongo dira aukeran. Edateko, berriz, muztioa edo sagardoa -txotxetik zein botilatik-: 4 sagardo upel jarriko dira, eta 13 sagardotegi ezberdinetako sagardoa (botilatik) dastatzeko aukera egongo da (Gaztañaga, Sarasola, Alorrene, Gurutzeta, Zapiain, Barkaiztegi, Gartziategi, Egi-Luze, Altzueta, Olaizola, Zelaia, Begiristain eta Isastegiko sagardoak, hain zuzen ere).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!