Gaur Goiburuko jaietan Desapiyuaren edizio berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abu. 3a, 12:39

Auzo afaria, Burdinaren aurkezpena, Ingo al deu?, Desapiyua... asteburua hitzorduz bete-betea dago Goiburun. Gaurtik hasita igandera ez da aspertzeko betarik izango jaietan.

Bideoa: Iazko Desapiyua | Egitaraua:

Abuztuak 4, larunbata

10:00 IX. Malkar krossa, izen ematea.

10:30 Malkar krossa, irteera. Ondoren, sari banaketa eta hamaiketakoa.

17:00 Ardi ile moztaileak eta IX. artzai txakur txapelketa. Jarraian, Andoaingo gazteen arteko Desapiyua.

23:00 Bide Batez emanaldia.

 

Abuztuak 5, igandea

12:30 Andoaingo pilota eskolako gazteen partidak.

17:30 Sagardo Dastaketa. Auzokoen patata tortilak eta talogileen taloak.

Edurne eta Itxaso Elizagoien trikitilariak.

Sagardogileak:

Sarasola, Irigoien, Zabala, Otsua Enea, Gaztañaga, Aburuza, Kalonge, Eguzkitza, Etxeberria eta Larrarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!