Zilegi Eskola Hernanialdeko AEK-k orain urte batzuk sortutako egitasmoa da. Egitasmo honek euskara euskaltegiko hormetatik ateratzea du helburu eta ikasle eta herritarrak elkarrekin aritzea da ideia nagusia. Euskara ez da ikasgai, tresna baizik, intereseko gaiak lantzeko baliabidea.
Arlo desberdinak landu dituzte orian arte: historia, sexualitatea, eskulanak, sukaldaritza, osasuna, jolasak, landareak, masajea, filosofia, sendabelarrak… Bertan parte hartzeko interesa besterik ez da behar. Ez dira hitzaldiak, saio dinamikoak baizik, eta partaideek eztabaidatu, hausnartu, landu, sortu eta elkarreraginez euskara landu eta gaiei buruz asko ikasteko aukera izaten dute; beti ere arlo bakoitzean aditua den gai-emaile eta dinamizatzaile baten laguntzaz.
2011-2012 ikasturtean Hernani eta Astigarragan 15 Zilegi Eskola eskaini dira:
Segurtasuna informatikan; Arkaitz Sukuntza
Elektrizitatea;oinarrizko ezagutzak: Jon Lizarraga
Eskulanak; kubo magikoa: Amaia Lasuen
Euskal dantzak: Astigar dantza taldea
Baratza balkoian; Uxoa Arin
Apiterapia: Pello Zubiria
Menopausia garaia; Amaia Ayerza
Lehen sorospenak: Estitxu
Postura egokiak eta arnasketak; Amaia Ayerza
Automakillajea; Mariana Benitez
Tupper sex bilera: La maleta roja
Frankismoa Euskal Herrian; Arantxa Eratsun
Bizi kalitatea hobetzeko aholkuak; Amaia Ayerza
Mendiko eskia diaporama. Chamonix-Zermatt: Elena Ibabe eta Aitor Oiarbi
Sexualitatea, tantra eta meditazioa: Elisabeth Olaskoaga
Egitasmo honi buruz informazio zehatzagoa nahi duenak zilegieskola.blogspot.com helbideko blogean sartu edo zilegieskola@aek.org helbidera jo dezake.