Erromeri eguna, primerakoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 30a, 13:42

Eguraldia zalantzazkoa izanik, erromeri eguneko ekitaldi gehienak Txermingo ikastola azpian burutu ziren; hala ere, jendeak ez zuen aitzakiarik izan. Arratsaldeko 20:00etarako sagardo botila eta pintxo guztiak bukatu egin ziren. Dastaketaren ondoren, afaria izan zen Isk&bila txarangak alaiturik. Afaldu ondorenean, Jon Maia, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Aitor Sarriegi primeran aritu ziren bertsotan, Amaia Agirreren laguntzarekin. Gauerditik aurrera, Triki ta ke eta Ingo al deu? erromeri taldeek alaitu zuten Errebote plaza.

Argazkiak hemen ikusgai: 

http://www.flickr.com/photos/aiurri/sets/72157630817895850/show/ 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!