Gaur koadrilen eguna Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 30a, 13:33

Eguraldi paregabearekin ospatuko dute billabonatarrek koadrilen eguna. Eguerdiko 14:30ean koadrilen arteko bazkaria ospatuko da Etxeondon. Ondoren, incansables txarangarekin herrian zehar kalejiran ibiliko dira. Arratsaldeko 20:00etan Tximeleta taldearekin dantzaldia izango da. Gauerdian, berriz, zezen suzkoa eta erromeria, Tximeleta taldearen eskutik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!