Katto Amilibia andoaindarra Benasque inguruan hil zen igandean, mendi istripuan. Haren heriotza saminez hartu dute herrian, herrigintzan hainbat arlotan aski ezaguna zelako.
Herriko ekimen ugaritan murgildu zen. Herrikideek aurtengo San Juan jaietan txalaparta jotzen edota Axeri-dantzan kapitain gisa ikusi ahal izan zuten.
Izakera alaiekoa zen, jendarterako aproposa zen. Egoerarik zailenetan ere umorea galtzen ez zuen horietakoa.
Bi seme zituen, Xabat (12 urte) eta Oihan (6 urte).
Autopsia
Gaur egunean zehar Benasquen bertan haren gorpuaren autopsia egingo dute. Hurrengo orduetan zehaztuko dira haren aldeko ekitaldiak. Dagoeneko hainbat lagun azken agurra prestatzeari ekin diote.
Istripua
Mendian istripua izan eta gero, Kattok heriotza aurkitu zuen. Gipuzkoako hedabideetan horrela jaso dute gertaera: DV, Naiz+ (Gara).