Eguraldiak tartetxo batez giroa apur bat zapuztu zuen arren, billabonatarrek euren mozorroen pean jarraitu zuten, umore onean. Goizean, Oria ibaiko ur eskasiaren ondorioz, aurreikusita zegoen baltsa jaitsiera ez zen egin. Hala ere, Villabonako gazteek festarekin aurrera jarraitu zuten eta arratsaldean, bazkari eder baten ondoren, poteo kalejiran ibili ziren Orkesta Nacional taldearekin. Gauean, berriz, herriko taldeek kontzertuak eskaini zituzten. Lain taldekoek, esaterako, Imanol Urkola gitarra joleari agur esan zioten omenaldi txiki bat eskainiz.
Argazkiak hemen ikusgai