Ekintzaz betetako eguna izan zen atzokoa. Jubilatuek euren urteroko bazkaria ospatu zuten Txerminen eta ondoren, Astiasaran anaiek eta Leirek alaituta, dantzaldia ospatu zuten. Txikienek ere izan zuten atzo parte hartzea, kaskoa eta txirrindua hartuta atera baitziren asko eta asko Txirrindulari lasterketa herrikoian. Nerabeak ere jolasean ibili ziren Malkar plazan eta Berdura plazan, Mus txapelketa jokatu zen. Gauean, Oinkari dantza eskolakoek urteroko emanaldia eskaini zuten. Guztira, 350 haur igo ziren oholtza gainera.
http://www.flickr.com/photos/aiurri/sets/72157630773305238/show/