Urnietako pilotariak Hernaniko txapelketako finaletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uztailaren 27a

Jon Ezenarro eta Mikel Imaz kadeteak eta Julen Loitegi eta Aritz Lizaso jubenilak Hernaniko Txapelketako finaletara iritsi dira. Finalak larunbatean jokatuko dira, hilak 28, goizeko 10:00etan Hernaniko frontoian.

Lasarteko Intza taldea kanporatu zuten kadeteek, 22-14 gailendu ostean, eta Bidegoiango Aurrera Saiaz jubenilek, 22-6ko emaitzarekin. UKEko pilotariak denboraldi bikaina burutzen ari dira. Bederatzigarren finala jokatuko du Julen Loitegik, zortzigarrena Aritz Lizasok, eta laugarrena da Jon Ezenarro eta Mikel Imazentzat.

 

Finalak uztailaren 28an jokatuko dira Hernaniko frontoian, eta partida gogorrak izatea espero da. Kadeteetan Hernani-Urnieta izango da norgehiagoka eta jubeniletan Hernani/Urretxu-Urnieta. Zorte on, mutilak!