Jai egun ofiziala ez izan arren, Santio eguneko ekitaldietara jende ugari gerturatu zen. Ekitaldi nagusietako bat soka dantza izan zen eta aurreko urtean bezalaxe, Galder Azkue alkateak herriari aurreskua dantzatu zion. Gauean, berriz, Eresargi abesbatzak kontzertua eskaini zuen Gurea zineman. Bestetik, Blaka eta Gatibu taldeen kontzertuak oso jendetsuak izan ziren.