Gaueko bus zerbitzua berriro martxan jartzeko eskaera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 26a, 15:28

Urnietako Udal batzarraldian Gipuzkoako Aldundiari Donostia-Urnieta Garaiar konpainiaren gaueko bus zerbitzua berriro martxan jartzeko mozioa onartu zen PSE-EEren eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta Bilduren aurkako botoarekin.

Bilduko ordezkariek aipatu zutenez, lan gatazka tartean nahastu da, eta Aldundia ez da erantzule bakarra. Mozioaren formula ere kritikatu zuen, Adierazpen Instituzionala denboraz eta beste modu batean onartzeko prest leudekeela gaineratuz. Luze eta zabal jardun zuten eztabaidan, eta Bilduk aurreratu zuenez Garaiar konpainiko gatazka laster konponbidean egon daiteke.

 

Aste hauetan ehunka urnietarrek bat egin dute busa berrezartzeko eskaera egiten duen kanpainarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!