Herritarrekiko Arreta Zerbitzua martxan jartzeko urrats berria eman du Urnietako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 26a, 15:21

Urnietako Udal batzarraldian onespena jaso eta gero, Herritarrekiko arreta zerbitzua zabaltzeko ordenantza prest dago. Udazkenerako zerbitzua martxan izango dela iragarri dute.

Hiru alderdien adostasuna erabatekoa izan zen:

PSE-EE alderdiak “zerbitzu berria, ona izango dela uste dugu” adieraztearekin batera, zera gaineratu zuen: “Ikusiko dugu geroak zer dioen baina abiapuntua ona da”.

Bildurentzat ere tresna baliagarria izango da, Udala eta herritarren artean hobeto komunikatzeko baliagarri izango delako: “Begi onez ikusten dugu, herritarren iritziak eta kexak bere baitan bilduko direlako. Oso inportantea da isiltasun administratibo delako hori gainditzeko”.

EAJ-PNV alderdia izan da zerbitzuaren bultzatzailea eta oposizioko alderdien jarrera eskertu zuen. Bidean egin dako ekarpenak txertatu zituztela adieraztearekin batera, “Herritarrekiko arreta zerbitzua martxan jartzea Legealdi Planarekin bat” datorrela gaineratu zuen.

Proposamena aho batez onartu zuten uztailaren 24ko Udal batzarraldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!