Eguraldia lagun izanik, billabonatarrek giro paregabean hasi zituzten Santio jaiak. Arratsaldeko 17:00etan Malkar taldeak jaiei hasiera eman zien txupinazoarekin. Ondoren, pilota, frontenis eta futbito finalak jokatu ziren. Indarrak hartzeko asmoz, herri afaria ospatu zen Errebote plazan eta ondoren, Villabona, danbor soinuz bete zen. Danborrada oso jendetsua izan zen eta urtero bezalaxe, ekintza honen bultzatzaileetako bat izan zen Remi Ayestaran gogoan izan zuten.