Etxeberrietako jaiak, egitarau osoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uztailaren 25a

San Inazio egunean amaituko dira jaiak aurten Etxeberrieta auzunean, aurreko ostiralean hasita. Gauzak horrela, uztailaren 27tik 31ra ospakizun ugari izango da.Hona hemen egitaraua:

EGITARAUA

Uztailak 27, ostirala

17:00 Txupinazoa. Haurren margoketa lehiaketa.

18:00 Txokolatada.

19:00 Sari banaketa eta haur antzerkia.

20:00 Patata tortilla txapelketa.

23:00 -03:00 Diskofesta, Nemux.

Uztailak 28, larunbata

11:00 -14:00 Haur parkea.

16:00 Elkartasun mus txapelketa Sahararen alde Ikatzan.

16:30 Haurren jolasak.

18:00 Sagardo dastaketa auzoko plazan. Adunako Aburuza eta Zabala, Urnietako Elutxeta, Setien eta Oianume, Hernaniko Otsuenea eta Andoaingo Gaztañaga.

23:00 -03:00 D.J. Mitxelena.

Uztailak 29, igandea

10:00 Roberto Cabrejas

V. Krosa. Ondoren, sari banaketa eta Luciano Unanueri omenaldia.

12:00 Artzain-txakur erakustaldia Etxeberrieta plaza ondoan. Jose Luis Saizar & Rex (Zarautz), Pello Segurola & Egi (Matxinbenta), Inaxio Etxeberria & Kimi (Azpeitia), Mikel Aizpurua & Xuker (Oiartzun) eta Jesus Kruzealegi & Bat (Arrasate).

16:00 Elkartasun tute txapelketa Nairu tabernan.

18:00 Herri kirolak.

20:00 Sardin jatea, toka.

Uztailak 30, astelehena

17:30 Haur-jolasak eta txokolatada.

18:00 Patata zuritze txapelketa.

20:00 Danborradako afaria.

22:30 Danborrada.

23:30 Diskofesta, Nemux.

Uztailak 31, asteartea

10:00 Kalejira.

11:30 Meza Gurutze Santu Parrokian.

11:30 Hegazkinen maketak erakusketa. Erakustaldia egingo dute San Inazio egunean, eta bertaratzen diren guztien artean hegazkin bat zozketatuko dute.

12:00 Kalejira “Kantatzen".

14:00 Auzo bazkaria Los Rubi taldearekin, zozketak. Aiton-amonei omenaldia eta dantza lehiaketa. Izena emateko: Ikatza, Txalaka, Nairu eta Etxeberrieta Berri taberneetan.

20:30 Txorizo jatea.

22:00 Nafarroako jotak, "Alma Navarra".

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!