Parte hartze handia Urnietako Udalak antolatutako udako jardueretan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 24a, 13:05

Ostiral honetan amaituko dira Urnietako Udalak ikasturtearen amaierarekin batera antolatu zituen aisialdi jarduerak. Emandako datuen arabera, berrehun haur aritu dira udalekuetan. Ia denak, 154 gaztetxo, "Eguzkitan blai" ekimeneko partaide izan dira. Kirol udalekuetan, aldiz, 42 haur izan dira.
Udalekuetako ordutegiaz haratago, Urnietako Udalak zaintza zerbitzua antolatu du. Hilabete honetan 27 haurren gurasoek aukera hori baliatu dute.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!