Gaur hasiko dira Villabonako Santio jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gaur emango diote hasiera Villabonako Santio jaiei. Arratsaldeko bostetan Malkar taldeak botako du txupina. Hainbat ekitaldi izango dira gaurtik hasita datorren asteartea bitarte. Hona hemen gaurko egitaraua: 


Santioak
 
Uztailak 24, asteartea
 
17:00 Txupinazoa, Malkar Taldearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.
 
17:15 Erraldoi eta buruhandiak, Iraunkorrak txarangarekin.
 
17:30 Frontenisa. Herriko txapelketaren finala, Behar Zana K.E.aren eskutik, Olaederra kiroldegiko frontoian.
 
18:30 Pilota eskuz binaka. Herriko txapelketaren finala, Olaederra kiroldegiko frontoian, Behar Zana K.E.aren eskutik.
 
19:30 Futbito txapelketaren finala, Errebote plazan.
 
21:00 Herri afaria, Errebote plazan.
 
23:30 Danborrada, Remi gogoan ekimenak antolatuta eta Iraunkorrak txarangak alaituta. Musika Eskolatik abiatuko da.
 
00:30 Dantzaldia Trikizio taldearekin, Errebote plazan. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!