Haurren eguna, gurasoen esku

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 23a, 12:15

San Millan eskolako guraso elkarteko kideek antolatzen dute Zizurkil Goiko jaietako haurren eguna. Urte asko daramate langintza horretan eta, dagoeneko, ongi banatuta dituzte ardurak.

Jaiak iritsi baino hilabete batzuk lehenago egiten dute arduren banaketa. “Egitaraua berdintsua izaten da urtero. Haurrentzako krosarekin hasten dugu eguna. Ondoren, plazara joan eta buruhandiak ateratzen dira. Jolas ezberdinak eginez iristen gara bazkaltzeko ordura arte. Gutako bakoitzak ardura bat hartzen du”, azaldu dute.

Bazkaria, haur guztientzat
Gurasoak arduratzen dira bazkaria antolatzeaz ere: “Menua errepikatu egiten dugu urtero; makarroiak eta oilaskoa. Plaza Etxeberri jatetxeko kideek prestatzen dizkigute makarroian eta Abeletxen berriz, oilaskoak erretzen dizkigute. Gurasook berriz, ardurak banatzen ditugu: oilaskoak enkargatu eta jatetxera eraman, ogia erosi..., horrelakoak. Plazako jolasak amaitzen direnean hasten gara umeei bazkaria ematen. Ez dago izena-eman beharrik, gerturatzen diren guztiek dute bazkaltzeko aukera”.
Arratsaldean, jolasak, kart pista eta puzgarriak izaten dira Zizurkilen. “Urtero egitarau beretsua antolatzen da eta horrek lana errazten du. Haurren eguna antolatzen hasi ziren gurasoek ondorengoei pasa zieten lekukoa eta gaur egun, beste batzuk dugu ardura hori”.
Haurren egunaz gain, beste zenbait ekitaldi ere antolatu izan dute gurasoek: “Urteren batean Gorritiren animalian ekarri izan ditugu jaietan eta Kulki taldekoak ere behin baino gehiagotan etorri izan dira. Aurten, ordea, ez da horrelakorik izango”.

Ekitaldi gehiago
Jaietako ekitaldiez gain, San Millan eskolako guraso elkarteak beste hainbat ekitaldi ere antolatzen du urtean zehar. “Santa Agedako kantu erronda, Eguberrietakoa, ikasturte amaierako jaia, San Juan bezperako txokolate-jana..., horrez gain, eskola kirola ekimenaren barnean ere beste hamaika ekitaldi antolatzen da. Hilean bi ekitaldi ezberdin egiten da gutxienez, irteerak eta pilotalekuan egindako kirol saioak barne”, azaldu dute.



Egitaraua
andramariak 2012


Abuztuak 14, asteartea
07:00 Oilasko biltzea herriko baserrietan barrena. Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoak izango dira brusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.
13:00 Jaien hasierako suziria. 2012ko Txapel Eguneko txapeldun izan den Migel Mari Zurutuza “Potxolok” piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.
Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.
19:00 Katerik gabeko bizikleta jaitsiera kanposantutik plazaraino.
Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari.
21:00 Herri afaria plazan.
00:00 Laiotz dantza taldea.

Abuztuak 15, asteazkena (Ama Birjinaren eguna)
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Umeen pilota partidak zimiterioan.
17:00 Herritarren arteko
herri kirol lehia.
Proba bat baino gehiago egin beharko dute herritarrez osatuko bi taldeek.
Jarraian, sagardo dastaketa plazan.
Bitartean, Maialen, Ane eta Garazi herriko taldeak alaituko du giroa.
23:00 Bertsolarien saio nagusia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbi, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus.
Gai-jartzailea: Igotz Alkorta
Ondoren eta goizaldera arte, Gugaz taldea.


Abuztuak 16, osteguna     (Ama Birjinaren bigarrena)
12:30 Herri-kirol erakustaldia.
Harri jasotzen:  Aimar Irigoien (Errezil). Xabier Aranburu, “Guzta” (Idiazabal). Aizkoran: Arkaitz Jauregi eta Joseba Otaegi. Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi.
14:30 Jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria. Maialen, Ane eta Garazi herriko taldeak alaituko du bazkalondoa.
18:00 Idi frogak Plazaberrin.
Ondoren, barrikotea.
22:30 Eskuz binakako X. Zimiterioko Pilota Txapelketa.
3. eta 4. postuak eta finala.
Ondoren, Ingo al deu? taldea.

Abuztuak 17, ostirala (Umeen eguna)
11:45 Kroserako izen-ematea.
12:00 Krosa.
12:30 Buruhandiak. Ondoren, jolasak.
14:00 Bazkaria herriko umeentzat.
15:30-19:30 Puzgarriak, kart pista eta jolasak.
16:00 XXII. Mus Txapelketa zentroan. Izen ematea: 15 euro bikoteko.
Preso eta errefuxiatuen gaua.
23:00 Kontzertua plazan: Ze esatek! 3Gabe2

Abuztuak 18, larunbata
12:30 Txan Magoaren ikuskizun berria plazan.
17:30 Zizurkilgo VII. Trikitixa txapelketa.
Ondoren, Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia.
Mozorro gaua: Gai Librea.
21:00 Oilasko afaria.
00:00 Gau pasa TRAKETS taldearekin.
Goizaldera, sari berezia emango zaio mozorrorik onenari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!