Aitor Atxega larrauldarra izan da ekimenaren bultzatzaileetakoa: “Urtero ekitaldi ezberdinen bat sartzen saiatzen gara eta aurten, pintura mundura hurbilduko gara. Jaietan, oholtza handia jartzen da plazan eta oholtza horren atzekaldea beltza da. Jai giroan izanik, oholtzari kolorea ematea polita izango litzatekeela iruditu zitzaigun eta horixe izango da muralaren helburu nagusia”.
Abel Barcenilla, donostiarra
Abel Barcenilla izango da murala margotzaren ardura izango duen artista. Hala azaldu du Aitor Atxegak: “Artelekura jo nuen, murala egingo zuen norbaitekin kontaktua egiteko. Abel Barcenillarekin harremanetan jarri nintzen eta hark margotuko du murala”. Donostiarra da Abel Barcenilla eta hainbat lan egin ditu, bai margolari gisa, baita ilustratzaile edota eskulturgila gisa ere. Abuztuaren 4an bere lana ezagutzeko aukera izango da Larraulen.
Ikusgai, jaiak amaitu arte
Herriarekin lotura izango du margolanak: “Gure paisaiak, giroa, jendea..., muralean hori guztia islatzea nahi dugu. Abuztuaren 4an, goiz guztian zehar arituko da margotzen eta esan digunez, nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera, berak esandakoari jarraituz, noski”.
Abuztuaren 4an margotutako murala jaiak amaitu arte izango da ikusgai, oholtza gainean: “Bost metroko zabalera eta bi metroko altuera izango ditu eta gure asmoa, datozen urteetarako gordeta izatea da. Modu horretan, zati berriak eransten joateko aukera ere izango genuke”.
Egitaraua
SAN ESTEBAN JAIAK 2012
Abuztuak 3, ostirala
10:30 Txupinazoa eta Pello Joxepe-ren jeitsiera. Buruhandiak eta Gurdi Soinu herriko txaranga bertan izango dira .
11:00 Meza Nagusia.
11:30 Hamaiketako herrikoia Katillutxulo elkartean.
13:00 Haur jolasak.
18:00 Herritarren arteko herri kirol saioa.
21:00 Afaria Urbeltz plazan.
23:00 Dantzaldia Kupela taldearekin.
Abuztuak 4, larunbata
9:30-14:00 Arte murala Abel Barcenillaren eskutik.
11:00 Puzgarriak pilotalekuan.
14:00 Haurren bazkaria.
16:00 Puzgarriak.
16:30 Mus txapelketa Katillutxulo elkartean.
18:00 Antzerkia.
19:30 Kantu poteoa.
21:00 Herri afaria Herri Ostatuan.
23:00 Dantzaldia: DJ Txoko.
02:30 Platano dantza.
Abuztuak 5, igandea
11:00 Gazteen arteko esku pilota partidak.
12:00 Pilota partida. Mikel Goñi eta Eneko Azpitarte, Iñaki Esnal eta Xabier Urbieta.
13:00 Sagardo dastaketa. (Aburuza, Zabala, Gaztañaga, Sarasola).
13:30 Toka txapelketa.
15:00 Paella herrikoia.
18:00 Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Jon Maia eta Unai Iturriaga. Gai jartzen, herriko bertso taldea.
19:30 Lidia eta Xabier
trikitilariak arratsaldean eta gauean.
Oharra:
* Jaietan zehar kainabera bat egongo da plazan bere pisu zehatza asmatzeko. Igandean bertsolarien ondoren pisatuko da.
* San Bartolome egunean, zozketatzen den karretilaren zenbakia aterako da, 20:30 plazako eszenatokian.
SAN BARTOLOME JAIAK 2012
Abuztuak 24, ostirala
11:00 Meza Nagusia.
11:30 Txirrindulari igoera.
12:00 Hamaiketako herrikoia Katillutxulo elkartean.
13:00 Ahari jokoa.
18:00 Idi probak.
20:00 Dantzari txikien emanaldia.
20:15 Solano eskolakoen emanaldia.
20:30 Karretilaren zozketa.
22:30 Erromeria Ansorregi
eta Larrañaga
trikitilariekin.