Txakurren ile-apaindegiari buruzko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 19a, 16:21

Zizurkilgo Itsasmendikoi Fraisoron txakurren ile-apaindegiari buruzko ikastaroa burutzen ari dira. Horren harira, larunbat honetan, ikasle guztiak Lodosako txakurtegi batera joango dira hango txakurrei ilea moztera. Ekintza honen helburua, aterpetxeko txakurrei laguntzea da.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!