Onda Vasca Kotoi elkartean, ostegun honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 18a, 20:42

Onda Vasca irratiko La Movida deportiva saioa (13:00-14:00) Kotoi elkartetik emitituko da ostegunean (uztailaren 19an) zuzenean. Iñaki de Mujika kirol esatari ezaguna bertan izango da. Etxeberrietako jaiak eta Andoaingo kirola izango dituzte hizpide batez ere saioan zehar. Gonbidatu ugari bilduko dira bertara; besteak, beste, Delan Irazu (Etxeberrietako Jai Batzordekidea), Nika Murillo (Kotoi elkarteko lehendakaria), Miguel Angel Perez Lasa (futbol epailea) eta Ana Carrere (Bera Berako jokalari ohia eta Andoaingo alkatea). Ekitaldia antolatu duten Etxeberrietako auzotarrek egunotan ahalegintzen ari dira kirolari ospetsu izandako beste zenbait herritarrek ere ere parte hartu dezaten irratsaioan.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!