Santamañak Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 18a, 13:31

Tranpazuloren igoerarekin eman diote hasiera jaiei Asteasuko Santamaña auzokoek. Gaurko egitarauari dagokionez, goizean, meza nagusia, hamaiketakoa, bertsolariak trikitilariak eta herri kirolak izango dira. Arratsaldean, erromeria izango da eta goizaldean, berriz, txokolatada. Jaietako egitarau osoa:

Uztailak 18, asteazkena

10:30etan: FESTEN HASIERA

-       Tranpazulon igoera

-       Txupinazoa

11:00etan: MEZA NAGUSIA

            Ondoren HAMAIKETAKOA

13:00etan: HERRI KIROLAK (Bertako gazteak)

Ondoren   Bertsolariak IRAZU eta PEÑAGARIKANO

                  Trikitilariak: IZER, NARBAIZA eta LUTXURDIO   

17:30etan: KALEJIRA

Gauean IZER, NARBAIZA eta LUTXURDIO Trikitilariak

Goizaldera TXOKOLATADA

 

Uztailak 20, ostirala

21:00etan:   HERRI AFARIA

Gauean LAJAII eta NARBAIZA Trikitilariak

 

 

Uztailak 21, larunbata

16:00etan: Santamañako XVII. Mus Txapelketa

16:30etan: Haur Jolasak

Ondoren Toka Txapelketa

Gauean LAJA eta LUTXURDIO Trikitilariak

 

Uztailak 22, igandea

10:00etan: ANDAZARRATEKO XXVIII. IGOERA (Federatugabeko txirrindularientzat)

11:30etan: MEZA NAGUSIA

Ondoren HERRI KIROLAK

            Aizkolariak:  OLASAGASTI eta OTAEGI

            Harrijasotzailea: AIMAR IRIGOIEN

Trikirilariak: ASTIASARAN, IZER eta LUTXURDIO

18:00etan: AUZO ARTEKO DESAPIYUA

Afari aurretik TRANPAZULON JAITSIERA

Gauean ASTIASARAN, IZER eta LUTXURDIO trikitilari taldea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!