Zizurkilgo Udalak, herrian bizi diren emakumeen errealitatea ezagutzeko beka deialdia luzatu du. Zizurkilgo emakumeen gabeziak, beharrak, ahulguneak eta indarguneak aztertuko dituen ikerlana sustatuko du eta, era berean, emakumeen baldintzak eta egoera hobetzeko planak eta proiektuak egiterakoan, oinarri izango dena. Abuztuaren 7an amaituko da proiektua aurkezteko epea. Info gehiago: www.zizurkil.org
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!