Lanbide hastapenerako ikastaroa DBHa gainditu ez duten 16-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da. Haren bitartez, ikasleei ofizio bat irakatsi eta lan munduan murgiltzen laguntzen diete. Andoainen bertan Opuako eraikinean karrozeria eta galdaragintza langile izateko ikastaroa eskaintzen da. Izena emateko epea ostiral honetan amaitzen da.
Info:
943 300 816
cip-lhi@andoain.org