“Guk egindako pankartak direla eta sortu den eztabaidaren harira argibideak eskaini nahi ditugu, auziari amaiera emateko. Ez du zehazki inor jomugan jarri nahi. Gureak Andoaingo politiko guztiei zuzenduta daude, baina guk ez ditugu asmo politikoak. Gure bileretan gehiengoak erabakitakoa defendatzen dugu.
Gure pankartekin minduta sentitu den edonori esan nahi diogu, zalantzak argitzeko onena gure egoitzara etortzea dela. Ostegunero 18:30-19:30 bitartean egiten ditugu bilerak. Zalantza guztiak argituko dizkiogu lehen eskutik.
Activate elkarte independientea eta apolitikoa da, Andoaingo langabetuen alde ari dena eta baita Andoaingo ongizatearen alde.
Agur bero bat Andoaingo herriari”.