Txupinazoa nork bota erabakitzeaz gain, Udalak urtero omenaldia antolatzen du jaietan. Nor omendu erabakitzeko garaian, elkarteen iradokizunak jaso ostean, Udal ordezkarien esku egongo da azken erabakia. Udalaren arabera, “urteetan zehar egindako lanagatik aitorpena merezi duen pertsona, taldea edo elkartea izango da omendua”.
Proposamenak egiteko epea zabalik Aurtengo txupinazorako eta omenaldirako proposamenak aurkezteko aukera zabalik dago. Uztailaren 20ra arteko epea ireki dute horretarako. Bi modutara egin daiteke: kultura@urnieta.org e-postara idatziz edo 943 00 80 33 telefono zenbakira deituz.
Urnietako elkarte bakoitzak hautagai bana proposatu ahal izango du; txupinazoa botatzeko bat eta Udal omenaldirako bestea.
Kartel lehiaketa
Kartel lehiaketa martxan da eta saria ez da nolanahikoa: 450 euro. Lanak aurkezteko epea: abuztuak 21. Erabakia: abuztuak 31. Oinarriak: www.urnieta.org
Txosnak
Udalak lau eskaera onartuko ditu. Gehiago egongo balira, Jai Batzordeak erabakiko luke baimena nori eman. Epea: uztailak 15. Araudia: www.urnieta.org