"Ametsetan" ikuskizuna, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 11a, 15:47

Larunbat honetan, uztailak 14, Oinkari dantza eskolak Ametsetan izeneko ikuskizun berria estreinatuko du Olaederra kiroldegian, gaueko 22:30ean. Sarrerak ondorengo lekuetan eskura daitezke:

Ostiral eguerdira arte:   www.barrabarra.eu webgunean (Gaztetxoak: 5 € // Helduak: 7€).

Ostirala (16:00-20:00): Olaederra kiroldegiko kafetegian (Gaztetxoak: 7 € // Helduak :9 €).

Larunbata (10:00-14:00 // 17:00-22:30): Olaederra  kiroldegiko kafetegian (Gaztetxoak 7€ // Helduak 9€).

 

Ikuskizun berri honetan Oinkari dantza eskolako 92 gaztetxok hartuko dute parte 9 musikarien laguntzarekin. Euskal dantza tradizionalez gain, koreografia txikiek ere izango dute tartea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!