Urnietako elkarteek proposatuko dute nork botako duen festetako txupinazoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 11a, 15:13

Urnietako Udalak herriko elkarteei laguntza eskatu die datorren irailaren 27an festei hasiera emango dien txupinazoa nork botako duen eta aurtengo festetan nor omenduko den erabakitzeko. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 20an amaituko da.

Urnietaren alde egindako lanagatik, urtean zehar egindako jardueragatik nabarmendu den pertsona edo elkartea izango da izango da txupina botako duena. Arduradun politikoek eta elkarteetako ordezkariek osaturiko Jai Batzordea izango da azkenean, proposamenak aztertu ostean, izendapena erabakiko duen organoa.

Omenduaren kasuan, elkarteen iradokizunak jaso ostean, udal ordezkariek erabakiko dute nor omenduko den. Urteetan zehar egindako lanagatik aitorpena merezi duen pertsona, taldea edo elkartea izango da.

PROPOSAMENAK EGITEKO:

Elkarteek euren proposamenak aurkezteko aukera dute uztailak 20ra arte, kultura@urnieta.org–era idatziz edo 943 00 80 33 telefonora deituz. Elkarte bakoitzak hautagai bat proposatu ahal izango du txupinazoa botatzeko eta beste bat omendua izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!