Uztailaren 29an egingo dute Santiotako kros herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 11a, 15:09

Zunbeltz elkartearen paretik aterako dira korrikalariak uztailaren 29an, izan ere, elkarte horrek baitu jaietako kross herrikoia antolatzeko ardura. Sei kategoria ezberdinetan banatuta arituko dira kirolariak: benjamin, alebin, infantil, kadete, junior eta nagusiak. Amasa-Villabonako kaleetan barrena ibiliko dira korrikalariak eta frogak irauten duen bitartean, kaleak itixta egongo dira ibilgailuentza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!