Txosnen inguruko araudia Udalaren webgunean dago zintzilikatuta. Txosnak jartzeko eskaera egiteko azken eguna uztailaren 15a da. Udalak lau eskaera onartuko ditu. Gehiago egongo balira, Jai Batzordeak erabakiko luke nori eman baimena.
Bestalde, urtero bezala, Sanmiel jaiek iragarki-kartela izango dute. Kartel lehiaketa martxan da eta lanak aurkezteko epea abuztuaren 21ean amaituko da. Epaimahaiaren erabakia abuztuaren 31n ezagutuko da. Irabazlearen 450 euro poltsikoratuko ditu sari moduan. Hauek dira lehiaketaren oinarriak:
1. Nahi duenak parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan, inolako baldintzarik gabe.
2. Formatu artistiko guztiak onartuko dira: pintura, akuarela, collage-a, digitala...
3. Lanen neurria gehienez 42 x 60 zm (A2) eta gutxienez 29,7 x 42 zm (A3) izango da, edo tarteko tamaina proportzional bat. Lanak paperean ez ezik euskarri digitalean ere aurkeztu nahi izanez gero, 42 x 60 cm-koak izango dira, bai irudi moduan (300 ppp-ko bereizmenarekin eta CMYK kolore moduan) bai modu bektorialean.
4. Lehiaketan aurkeztuko diren lanak 2012ko Sanmiel Jaiei buruzkoak izango dira derrigorrean. Kartelean testu hau agertuko da nahitaez: “Urnieta, 2012ko sanmielak. Irailaren 27tik 30era”.
5. Lan guztiak argitaratugabeak izango dira.
6. Lanak Urnietako udaletxeko harreran aurkeztuko dira, 2012ko abuztuaren 21eko, ostiraleko, 14:00ak baino lehen.
7. Lanetan ez da egilearen inolako seinalerik agertuko. Datu pertsonalak gutunazal itxi batean adieraziko dira.
8. Epaimahaiak 2012ko abuztuaren 31n emango du bere erabakiaren berri, eta erabaki hori apelaezina izango da.
9. Epaimahaiak 450 euroko sari bakar bat emango du.
10. Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako lanek ez badute behar besteko kalitaterik.
11. Lehiaketara aurkeztutako kartelekin erakusketa bat egingo da Lekaio kultur etxean, irailaren bigarren hamabostaldian.
12. Saritutako lana Urnietako Udalaren jabetzapean geldituko da, eta berak izango du inprimatu, argitaratu, zabaldu eta abarretarako eskubidea.
13. Saritu gabeko lanak 2012 ko urriaren 1 tik 11ra bitartean jaso ahal izango dira, Lekaio kultur etxean. Epea igaro eta jaso ez diren lanak suntsitu egingo dira.
14. Urnietako Udalak ondo zainduko ditu aurkeztutako lanak, baina ez da jasan litzaketen kalteen erantzule egingo, batez ere zurrunak ez diren euskarrietan aurkeztu badira.
15. Lehiaketan parte hartzeak ezinbestean dakar oinarri hauek onartzea.