Urnietako kiroldegian udako abonuak eskatzeko ordutegia mugatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uztailaren 6a

Udako hilabeteetan mantenduko den ordutegia ondorengoa da: goizetan 9:00etatik 11:00etara eta arratsaldeetan, 19:00etatik 21:00etara. “Hartutako neurriaren helburua zerbitzuaren kalitate ona bermatzea eta sarrera galarazten duten jende pilaketak edo ilarak saihestea da, erabiltzaileak erraz sar daitezen instalazioetara”.