Amezketa, Altzo, Bidegoian, Alkiza, Zizurkil, Andoan, Añorga, Usurbil, Lasarte, Hernani eta Adunako pilotari gazteak leihatuko dira Trans-Ernio txapelketan. Binakako pilota txapelketakk, bederatzigarren edizioa izango du aurtengoa.
Uztailaren 7an jokatuko dira lehen partidak Adunako pilotalekuan eta uztaileko asteburu guztietan izango dira gozagarri. Abuztuaren 4an, herriko jaien atarian jokatuko dira finaleko partidak, 15:30etan hasita. Aurretik, herriko jubilatuen bazkaria izango dute, Astiasaran anaiek alaituta.