Andoaindik Barrualdeko bidea igarotzen da. Horregatik, argazkiz, liburuz eta lumaz margotutako marrazkiz hornitutako erakusketa ibiltaria ekarri dute Basterora. Horien artean, Andoaingo argazkiak eta Codice Calixtinusen imitazio bat ikusi ahal izango dituzte bertara hurbiltzen direnek. Uztailaren 3tik 11era izango da erakusketa, Bastero kulturguneko erakusketa aretoan.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:30.
Larunbatetan: 10:30 -13:30 / 18:00 - 20:30.