Autoz abiatu eta 12:00ak arte jardungo dute lanean; tartean, hamaiketakoa antolatu da Burdinak bere-berea duen filosofiari jarraiki; auzolana ondo pasatzearekin uztartzea alegia. Zumeatarra elkartean bazkaria antolatu dute partaideentzat. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, tresneriaz gain, segurtasun neurriak ere jarriko dituzte. Gurasoek ez dute zertan joan beharrik.
Burdina taldeko kideek adierazi dutenez, gazteengan ondare historikoaren inguruko auzolana zabaltzea da ekimen honen helburua.
Info: 699 487 683.