Merkealdia Kilometroak dendan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko uzt. 5a, 12:36

Uztaila hasierarekin batera merkealdia heldu da merkataritzara, eta baita Kilometroak dendara ere.

Hainbat produktu dituzte %40-50 bitarteko beherapenarekin, hala nola, bluxak, alkandorak, bermudak, zapiak... Hala ere, ohiko arropa, hau da, kirol arropa ez dago beherapenetan. Aukera hau aprobetxatu nahi duenak, abuztu bukaera arte edo iraila hasiera arte izango du beta Kilometroetako dendan.

Marijo Beloki dendako arduradunak adirerazi digunez, orokorrean, salmentak ondo doaz. Apirilean, eguraldi txarra zela eta salmentak pixka bat jaitsi baziren ere, udaberri bukaera eta uda hasiera honetan, berriz ere, gora egin dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!