Arrazoi honegatik, urnietar talde batek sinadura-bilketa bat egitea erabaki du. Helburua, Urnietara gaueko autobus zerbitzuen berrezartzea eskatzea da. Greba honi esker, Urnieta inguruko herrien artean gaueko garraio zerbitzu publikorik ez duen herri bakarra bihurtzen da, bertakoentzat suposatzen duen galerarekin.
Nahi duen orok aukera izango du bere laguntzatxoa emateko, Urnietako saltokietan eskura jarri diren sinadura-orrietan izena emanez".