Hassan Ait Chaou eta Aitziber Ibarbia garaile Camille Extreme lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen igandean jokatu zen Isaban Camilee Extreme mendi lasterketa entzutetsu bezain gogorra. 31,6 kilometroko ibilbidea zuten lasterkariek eta Amasa-Villabonako Hassan Ait Chaou izan zen gizonezkorik azkarrena. 02:59:08 behar izan zuen ibilbidea betetzeko. Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen emakumezkorik azkarrena, 03:46:13 izan zen bere denbora.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!