Antolatzaileen esanetan, partaidetza zabala egon zen eta maila oso altua izan zen. Izan ere, euskal ordezkaritza zabalaz gain, Katalunia, Valentzia, Andaluzia, eta Gaztela-Mantxako punta-puntako kirolariak lehiatu ziren Andoainen.
Baina kantitateak ez zion kalitateari eragin, partaidetza zabalaz gain, marka onak ere izan zirelako. Nabari da data garrantzitsuak hurbiltzen ari direla kirol munduan, eta kirolariak euren prestakuntzaren gorenean daudela. Andoainen lehiatutako batzuk Londreseko Joko Para-Olinpikoetan parte hartuko batitute.
Sariak lau kategoria ezberdinetan banatu ziren eta emakume onenaren eta andoaindar onenaren sariak ere eman ziren. Hona emen kategoria bakoitzeako hiru onenen izenak eta denborak.
HANDBIKE 3 Km
- Victor Rotaru (Valentzia) 6:16:84
- Alfonso Ruiz (Andaluzia) 6:34:55
- Gustavo Molina (Gaztela-Mantxa) 7:01:66
TANDEM 6 Km
- Felix Martin / J.Antonio Arroyo (Gaztela-Mantxa) 10:03:25
- Asier Mugika / Sebastian Mancisidor (Allerru KE) 11:31:84
- Ana Isabel Mugika / J.Manuel Tameron (IK KE) 12:38:91
TRIZIKLO 3 Km
- Aitor Oroza (Saiatu CD) 8:00:87
- Aitor Garciarena (Dordoka KE) 9:02:53
- Ricardo Jesus Moreno (Saiatu CD) 9:07:28
BIZIKLETA 6 Km
- Guillermo Prieto (Zuzenak cd) 10:32:07
- Gregorio Gil (Gaztela-Mantxa) 11:16:24
- Joseba Txakartegi (Lekeitialde STE) 11:48:30
Andoaingo Criteriuma txirrindularitza egokituaren egutegian finkatu eta erreferente bilakatu da. Dagoeneko zortzigarren edizioa du eta urtetik urtera hazten joateko asmoa du.