Jasotako esamolde, hitz eta esaldi guztien artean onena zein den Joxerra Garziak, Arantxa Iturbek eta Xabier Payak osatutako epaimahaiak erabakiko du. Irabazlearen izena uztailaren 8ko Berrian jakinaraziko da eta GORENAK taldeko sagardotegi batean 8 lagunentzako afaria da saria.
Parte hartzaile bakoitzak nahi adina proposamen bidali ahal izango ditu lehiaketa@sagardogorenak.com edo twitter bidez, #gorenak helbideetara.