Zizurkilgo Nekola baserriko soroan jokatu ziren asteburuan bi sega txapelketak. Hiru segalariko txandatan aritu ziren lanean, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Giro egokian jardun ziren lehian aritu ziren 15 segalariak. Gutxi gora behera, 200 ikusle hurbildu ziren saioa zuzenean ikustera.
Bestetik, sailkatze saioan Mikel Alkorta, Jexuxmari Ormaetxea Urki, Juanjoxe Lizaso eta Jon Kanflanka sailkatu ziren atzo, hilaren 15an Leitzan jokatuko den Euskal Herriko Sega Txapelketarako.