San Pedro eguneko ospakizunak Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Jaietako egun handia osatuko dute gaur asteasuarrek. Dantza soka, pilota partidak, herriko musikarien kalejira eta Laket taldearen erromeria izango dira, besteak beste. 

Gaurko egitaraua ikusi: 

10:00 Diana

11:00 Meza Nagusia.

Ondoren, Elizmendin:

Haur Abesbatza, Soka dantza, hamaiketakoa.

Asteasuko Pelota Eskolako Txapelketako finalak:

Aurrebenjaminak: Iban Lanzeta - Adur Tapia.

Benjaminak: Lander Aizpuru - Eneko Mendizabal.

 

18:00 Musika jaialdia plazan Asteasuko eskolak eskainita.

Trikitilariak, panderojoleak, txalaparta eta txistu taldea.

19:00 Herriko musikarien kalejira.

21:30 Herri afaria plazan.

Ondoren Erromeria Laket taldearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!