Andoaingo Udalaren manifestua gay, lesbiana eta transexualen nazioarteko egunaren arira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 28a, 12:30

Udalbatzak Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua taldeak bultzatzen duen kanpainababesten duela adierazi du.

Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako Batzordeak herritar guztiei jakinarazi nahi die ekainaren 28an Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna ospatzen dela, eta Udalbatzak Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua taldeak bultzatzen duen kanpaina horren helburuekin bat egin duela.

Horregatik, homosexualei adore eman nahi diegu bizitzeko eskubidea aldarrika dezaten eta askatasun osoz ezagutzera eman dezaten bere aukera sexuala, eta gainera, jende orori eskatzen diogu onarpen hutsetik areago begirune osoz joka dezala aukera horren aurrean.

Hori dela eta, Udaletxeko balkoian bai hiruki arrosa eta bai kolore anitzeko bandera esekiko dira, gay eta lesbianen ezaugarri bezala.

Hiruki arrosa Bigarren Gerrate Mundialean erabili zen homosexualak bereizteko nazien kontzentrazio zelaietan. Gaur egun, sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay eta lesbianen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da, korporazio honek hauekin bat egiten duelarik.

Era berean, egun honen inguruan egingo diren ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!