Udalak zeregin hori burutzeko Elhuyar aholkularitza taldearen laguntza izango du. Horretarako, elkarrizketak egiteaz gain, tailerrak egingo dituzte udal teknikariekin, politikariekin eta herritarrekin.
Parte hartu nahi duten herritarrekin bi lan saio egiteko asmoa dute. Lehena, ekainaren 27an egin zuten eta hurrengoa, Lekaion egingo dute uztailaren 4an, arratsaldeko 18:30ean hasita. Udalak oharra argitaratu du herritarrek bat egin dezaten: “Udalak urnietar guztiak tailer hauetan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditu. Helburua, egunez egun, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitea da, oinarrizko eskubidea izaki, praktikan bermatu gabeko eskubidea baita”.