Egaperen ikasturte amaierako saioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ekainaren 28a

Egape dantza taldeko gazteek saioa eskainiko dute Saroben igande honetan, uztailak 1.

Bi saio eskainiko dituzte, arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren. Aurtengo ikuskizunean 54 dantzari igoko dira taula gainera, hamabost koreografiaz osatutako dantza ikuskizuna eskaintzeko. Sarrerak salgai ipiniko dituzte emanaldia baino ordubete lehenago, leihatilan, bi euroko prezioan.