VIII. Txirrindulari egokituen erlojupeko lasterketa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 28a, 10:25

Andoaingo Batzokiak eta Gipuzkoako kirol egokituen Federakuntzak VIII. Gipuzkoa eta Euskadiko txirrindulari egokituen erlojupeko lasterketa antolatu dute larunbat honetarako. 

Edizio berri honetan, berrikuntza ugari izango dira aurreko urteekin alderatuz. Nagusiena, lasterketa zirkuitoaren kokapena: Ama Kandida etorbidean lehiatuko dira txirrindulariak, kilometro bateko zirkuito urbano lauan (Bazkardo bidegurutzea eta Berrozpe bitartean).

8 urte igaro dira Andoaingo Batzokiak lehen txirrindulari egokitu lasterketa antolatu zuenetik. Horregatik, edizio berri honetan lasterketa birplanteatu nahi izan da, askoz ere parte-hartzaileagoa eginaz, eta bide batez, txirrindularitza egokitua herritarrengana urbiltzeko asmoz. Ez da ezer faltako: dantzarien agurra, speakerrak, txaranga, animazioa...

4 kategoria ezberdinetan parte hartuko dute kirolariek (erlojupekoan): Tandem, Handbike, Trizikloa eta Bizikleta. Izen emateak 15:00tan irekiko dira eta lasterketa 16:00tan hasiko da. 18:00etan burutuko da sari-banaketa (Ontza elkarteko atarian).

Nabarmendu, epealdi aurre-olimpikoan gaudela, eta andoaingo lasterketan parte hartuko duten txirrindulari askok nazioarteko lehiaketa ugaritan eta olimpiar jokoetan parte hartuko dutela. Gipuzkoa eta Euskal Herriko presentzia zabala izango da, estatu mailako (Valentzia, Katalunia...) eta nazioarteko (Frantzia, Italia...) presentzia aurreikusten delarik.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!