Bihar hasiko dira Asteasuko Sanpedroak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 27a, 16:16

Bihartik hasi eta igandera arte, uztailaren 1era arte, luzatuko dira aurtengo jaiak. Jada guztia prest dute asteasuarrek. Hona egitaraua:

Ekainak 28, osteguna. Haurren eguna

10:00 Jaien hasierako haurren txupinazoa. 

Ondoren, Haurren krosa eta marrazketa lehiaketa.

12:00-14:00 Haur parkea frontoian.

14:00 Haurren bazkaria plazan.

15:00-17:30 Haur parkea frontoian.

18:00 Zezen txiki eta poneyak.

18:00 Frontenis Txapelketako banakako finala, Asteasuko Gazte Asanbladak antolatuta.

19:00 Asteasuko Pala Txapelketako finala, Aitzondo Txirrindulari Elkarteak antolatuta.

20:30 Sorginaren jaitsiera eta txupinazoa.

Ondoren, kalejira.

22:30 Bertso saioa. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Jon Maia. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren Erromeria Gugaz taldearekin.

 

Ekainak 29, ostirala. San Pedro eguna

10:00 Diana

11:00 Meza Nagusia.

Ondoren, Elizmendin:

Haur Abesbatza, Soka dantza, hamaiketakoa.

Asteasuko Pelota Eskolako Txapelketako finalak:

Aurrebenjaminak: Iban Lanzeta - Adur Tapia.

Benjaminak: Lander Aizpuru - Eneko Mendizabal.

18:00 Musika jaialdia plazan Asteasuko eskolak eskainita.

Trikitilariak, panderojoleak, txalaparta eta txistu taldea.

19:00 Herriko musikarien kalejira.

21:30 Herri afaria plazan.

Ondoren Erromeria Laket taldearekin.

 

Ekainak 30, larunbata. Jubilatuen eta koadrilen eguna

10:30 Asteasuko auzoen arteko Futbol Txapelketa.

Taldeak: Kalea, Elizmendi, Goiballa eta Auzo berria.

11:00 Meza.

Ondoren, Aitzondo elkarteak herriko jubilatuei eskeintzen dien hamaiketakoa.

13:00 Herri kirolak.

Aizkolariak: Irazu (Zizurkil) eta Mugerza II (Mutriku).

Harrijasotzaileak: Aimar Irigoien eta Izeta II

14:30 Jubilatuen bazkaria pilotalekuan.

Trikitilariak:  Xapre eta Zaharra.

Bertsolariak: Telleria eta Zeberio.

14:30 Koadrilen arteko bazkaria plazan.

18:00 Koadrilen arteko jokuak.

Ondoren, musika eta poteoa.

00:00 Musika kontzertua: Nahixan taldea.

Ondoren DJ Jon.

 

Uztailak 1, igandea

11:00 Pilota jaialdia.

Asteasuko esku pilota eskolako txapelketako finala:

Alebinak: Asier Udandizaga - Asier Sarasua.

Afizionatuak: Xabi Urbieta (Asteasu) eta Galarraga (Bidani).

Jon Urbieta (Asteasu) eta Telletxea (Albistur).

Ondoren Patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa plazan.

(Aburuza, Etxeberria, Sarasola eta Zabala)

18:30 Herri kirolak, Ibargaingo soroan. Asteasuko taldeen arteko lehia.

Ondoren Arrabots musika eta dantza taldea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!