Ekainak 28, osteguna
SAN PEDRO TXIKI EGUNA
18:00 Karate erakustaldia
19:00 Buruhaundiak, ume merienda eta txiki-disko Nemux Dj-ren eskutik.
Ekainak 29, ostirala
19:00 Kandido eta bere Txikitxuei ongietorria. Goikoplazatik jeitsiko dira kalejiran, ikurriñak elkarteetan ipiniko dira eta zapi berde-beltza kalean jarriz jaiei hasiera emango zaie.
Ondoren: Sardin jatea eta trikipoteoa Gozo Gozo taldearen eskutik. Buruhandiak.
20:00 Kaletxikiko lagunak abesbatza, eta Minuet soka boskotearen kontzertua Berrozpeko Kaperan.
22:30 Kaletxikiko XVIII mus txapelketa azkarra Buruntza tabernan.
22:30-3:00 IV.Kaletxiki Rock Festival: 3797, Mule, Osoperro.
01:00 Oilasko hotza txanpainarekin Ontza elkartean.
Ekainak 30, larunbata
10:00 Kaletxikiko VII eskupilota topaketa Goikoplazan. Topaketa amaitzeko denok txokotara! Haur, gazte eta helduak.
10:00 Karmelo Lasarte plater tiraketa. Azpikolako harrobian.
12:00 Kaletxikiko XIX. Sagardo txapelketa. 12 sagardoegileen partaidetzarekin. Haur parkea (Puzgarriak, ludoteka, espumaren festa, balanz bikes eta auto eroak) Gomendatzen da umeak bainujantziakin jantzita etortzea espumaren festarako.
16:00 VIII. Gipuzkoa eta Euskadiko erlojupeko txirrindulari egokituen lasterketa Andoaingo Batzoki elkarteak antolatuta. Irteera Ama Kandida etorbidean eta helmuga Berrozpen.
16:30 III. Futbolin txapelketa Buruntza tabernan.
17:00 Haur parkea (Puzgarriak, ludoteka…) eta buruhandiak.
17:30 II Goitibera jaitsiera “Kaletxiki Kopa”.
20:00 Ontza elkartean afaria.
22:15 Kaletxikiko XXVII. Danborrada nagusia.
11:00-01:30 Berbena Camp (tangoa, pasodobleak eta rantxerak) Nemux Dj´s en eskutik.
01:00 Oilasko hotza txanpainarekin Ontza elkartean.
01:30-05:00 Nemux Dj´s izango da auzoko plazan diskofestarekin eta ausartenentzat espuma festa.
Uztailak 1, igandea
09:00 Diana.
10:00 Kaletxikiko IV. Mendi Krossa. Miguel Mari Pagola “Mikel”en oroimenez. 18 urtetik gorakoentzat. Inskripzioa 10 € korrikalariak (irteera 10:45tan). 10 € ibiltariak (irteera 10:00tan). Informazio gehiago www.herrikrossa.com
12:00 Meza Berrozpeko kaperan. Auzoko hildako eta bazkideen alde.
12:00 Tango milonga herrikoia: Joseba Pagola eta Bakartxo Arabaolaza maixuek zuzenduta, Goikoplazan.
12:45: Soka-dantza Urki dantza taldearekin eta nahi duten guztiekin. Pintxoak eta ardo txikitoak izango dira auzoan.
14:00 XXII. Kaletxikitarren bazkari herrikoia. Gora Kaletxiki txarangaren animazioarekin.
16:30 Gora Kaletxiki txaranga.
17:00 III Desafioa: Sokatira, txingak eta lokotxak. Ontza eta Batzoki Elkarteen artean.
19:00-21:00 Txiki festa gazte eta umeentzat Nemux Dj´s eskutik, musika eta animatzaileekin. Dantzaldian zehar Kandido eta txikitxuek zazpi berde-beltza gordeko dute eta azkeneko suziriarekin emango zaie amaiera aurtengo jaiei.