Bigarren eskuko azoka larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 27a, 14:37

Larunbat honetan, ekainak 30, “Zaharrak Berrituz” bigarren eskuko objektuen 8. azoka ospatuko da Zumea plazan, 10:00tatik 14:00tara. Hogeita hamabi bat postu egongo dira, eta era guztietako bigarren eskuko objektuak salduko dira.

Alde batetik, objektu hauen bizi iraupena luzatzeko baliagarria izango da azoka baina, era berean, krisi garai honetara moldatutako merkatu mota bat sustatzeko ere balioko du.

Postu gehienetako saltzaileak ekimen hauetan esperientzia gehiago edo gutxiago duten andoaindarrak izango dira. Hala ere, inguruko herrietako saltzaile esperientziadunak ere etorriko dira.

Guzti honetaz gain, eta ingurumen sentsibilizazioa sustatzeko asmoz, mahaietako bat Biodibertsitateari buruzko kanpainara bideratuko da. Bertan, zuhaitz bat oparituko zaie landatzeko interesa dutenei.

Mundu guztia gonbidaturik dago eta ondo pasatzea ziurtatuta dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!